PORQUE QUEREMOS UN MUNDIAL EN ESPAÑA!!
TODOS CON LA CANDIDATUAR IBERICA!!
MANDAD VUESTRO APOYO DESDE AQUI!!

4 de junio de 2010

MUNDIALEKO IZARRAK TALDEKA (A)

Mundiala jokalari onenak batuko ditu, izarrez beteko da Sudafrika uda hain hotz honetan. Hau esaten dut, Sudafrikan negua delako eta mundialean hotz ikaragarria egongo delako. Goazen A taldeko selekzioen izarrak ikustera!!

A Taldean:


SUDAFRIKA: "Bafana Bafanek" Mundialaren anfitrioiak dira eta gogo handiz hartuko dute konpetizioa. Afrikan egindako lehen mundiala da eta herri sudafrikarraren aukera ezinhobea. Azken lagunarteko partiduetan oso ondo aritu dira eta haien jokalari nabarmenak hauek dira: Mphela eta Parker aurrelariak eta Pienaar.

-Mphelak, Sudafrikan bertan jolasten du eta selekzioan 9 gol darama selekzioan, 25 urtekoa eta ziur Euroapara joango dela datorren urteotan, kalitatea badu.

-Parkerrek, Twente herbeherean jolasten du, honek erakusten du bere garrantzia. 24 urte eta Konfederazioen Kopan oso ondo aritu zen.

-Pienaarrek, ezagunena da eta Europako talde askotan aritu da. Hala nola Everton, Borussia Dorkmunen eta Amsterdaneko Ajaxen, oraindik ere bertan jolasten.

MEXIKO: "Aztekakek" oso talde ona dute, Javier Agirrek bere lana ondo egin du. Atzo Italiari irabazi zioten 2-1 eta askoren arreta deitu dute. Jokalari gazte oso interesgarriak ditu, haien artean: Guardado deportibista eta Arsenalko Carlos Vela. Gazteen artean, Marquez trebatua dago, defentsan aritzen.
Mexikoko futbola harritzekoa!




-Guardadok, Coruñako Deportiboko jokalari nabarmenetariko bat da, Ligari oso ondo egokitu da eta arrisku handia sortzen du bere zentroekin.

-Carlitos Velak, goleatzaile fina eta gaztea (21urte) da eta Premier Liguean azko hazi da azken bi urte hauetan. Hau bere mundiala izango da ziur.

-Marquezek, Mexikoren horma eta motorea da. Bartzelonako defentsa, Mexikoren mugimenduak koordinatuko ditu eta aurkarien golak sahiestuko ditu.


URUGUAY: "Charruek" selekzio oso indartsua dute, Amerikako handi bat. Mundial honetan ziur paper oso interesgarria egiten dutela, taldea badute gauzak lortzeko. Haien jokalari nabarmena denok ezagutzen dugu, bere izena Diego Forlan da. Baina, bere alboan badoa beste jokalari oso on bat: Luis Suarez goleatzailea. Eta erdian Gargano, Uruguayko motorea.

-Diego Forlaneri buruz asko dakigu, Europako aurrelari honenetariko bat da, Atletikoren eta Ligaren izar bat da. Mundialki ezaguna eta gol asko sartzen dituena. Golez gain, jokalari oso trebea da eta asistentzia asko ematen duena.

-Luis Suarezek bere denboraldian dago, denboraldi honetan 46 partiduetan 47 gol sartu ditu!! harrigarriak Ajaxko aurrelariaren zenbakiak. Mundial honetan gol gehiago sartu nahi ditu Europako talde handi baten arreta deitzeko. Esaten denez Bartzelonak bere atzetik doa.

-Garganok, Uruguayko erdialdean jolasten du, bera izango da baloi mugituko duena eta selekzioaren motorea. Bera izan behar da aurrelarien "laguna" bere paseekin. Italiako Napolian jolasten du.

FRANTZIA: Europako selekzio indartsua. Mundial eta Eurokopekin, eta beti kinieletan dagoena. Aurten ez dira oso ondo aritu, baina beti kontutan hartzeko selekzioa da. Domenechek, oso txarto egin du eta mundial ostean joango da. Orain arte, dena txarra da, baina mundiala hastean ikusiko dugu. Izarrez betetako selekzioa da, baina haien artean lau nabarmenduko nituzke: Hugo Lloris atezaina, Yoan Gourcuff, Franck Ribery eta Nicolas Anelka.

-Hugo Llorisek, atezain gaztea da eta Frantziako etorkizuna. Oso trebea da, altua, oso adi egoten da beti eta gola sartzeko zaila da. Lyoneko Olimpiquean jolasten du.

-Gourcuffek, harrigarria da, teknika sinesgaitza du eta Frantzian paseak ematen duena da. Petit ZIzou erdian edo banda ondoan jolas dezake eta bere jokaldiak oso politak dira. Gola du eta Europako handi batera joango da ziur, Bordeleko Girondins-a txikia geratzen zaio.

-Franck Riberyz zer esan dezaket? dena entzun dugu eta ezagutzen dugu. Bayern Munichen jolasten du eta zurrumurruak alde batera utzita Bayerren jolastuko du datorren urtean, eod behintzat hori sinatu du duela aste pare batzuk. Scarfacek Europan izar bat da, denek bere atzetik doazte eta arrazoiak badute. Arina da, teknika du, gola ere bai eta partidu bat erabaki ahal du bera bakarrik.

-Anelkak, Frantziako gola izango da. Adinekoa izanda ere, gola oraindik badu eta Chelsean erakutsi du. Altua da, arina, tiro oso ona du eta teknika ez zaio falta. Oso zaila da baloi kentzea eta kornerretan arrisku handia du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario