PORQUE QUEREMOS UN MUNDIAL EN ESPAÑA!!
TODOS CON LA CANDIDATUAR IBERICA!!
MANDAD VUESTRO APOYO DESDE AQUI!!

4 de junio de 2010

MUNDIALEKO IZARRAK TALDEKA (B)

 Sudafrikako mundiala datorren ostiralean hasiko da!! aste bakar bat falta da!! Jarraituko dugu mundialeko taldeen aztreketarekin. Oraingoan B taldea aztertuko dugu. Goazen B taldeko selekzioen izarrak ikustera!!

B taldea:

ARGENTINA: Mundiala irabasteko hautagaia den selekzioa da. Argentinak baditu bi mundial, 1978 eta 1986. urtekoak. Potentzial izugarria dute aurrealdean, mundialeko aurrealde hoberena ziur. Munduko jokalaririk onena bertan jolasten du: Lionel Messi. Eta historiako onenetariko batek bere entrenatzailea da: Diego Armando Maradona. Argentinan badaude jokalari nabarmen asko, haietatik lau izango dira aztergai: Lionel Messi, Mascherano , Tevez eta Higuain.

-Lionel Messi:  Munduko jokalaririk onena eta futboleko historioan onenetarikoen artean! Honekin esaten dut dena. Hau da Messi. Jokalari desberdina, ezin da inorekin konparatu, bakarra da. Abiadura ikaragarria ematen dio baloiari eta bere jokoa bitxia da, ia ezinezkoa da baloi kentzea. Baloi hartzen duenean "bere baloian" bilakatzen da eta gol izateko edo historiarako jokaldia egiteko prest egoten da. Mundialeko izarretatik bitxiena dudarik gabe!

-Javier Mascheranok Argentinako pulmoia da, bera indarra ematen dio taldeari. Zelai erdia berea egiten du, bai defentsa lanetan: baloiak berreskuratsen; eta baita erasoetan: pase harrigarriak ematen. 25 urte ditu eta Liverpoolen jolasten du, baina badakigu nola izaten den uda fitxaketen aldetik... Non amaituko du uda Mascheranok?

-Tevez Apatxea ikaragarria da, indar handia du eta oso arina da. Mundial honetan gol asko sartuko ditu ziur eta Argentinari asko lagunduko dio. Manchester Cityn aritzen da eta denboraldi honetan 29 gol sartu ditu. Laguntza asko eskaintzen dio taldeari, minutu baten egon ahal da aurrealdean eta defentsa lanetan, naiz eta aurrelaria izan. Ziurtasunezko balorea da.

-Higuainek, denboraldi honetan Real Madrileko izarren artean gol gehien sartu duena izan da eta ez hori bakarrik, azken urtetan Ligako eta Real Madrileko jokalari baloratuen artean kokatu da. Gola sartzeko modu asko ditu, sartzen ditu areatik kanpo, area barruan, politak, itsusiak...

NIGERIA: Afrikako selekzio potentea da, betidanik hor egon da eta Mundial honetan urrun ailegatu nahi dute. Talde ona dute: gazteak, arinak, indartsuak eta gogoekin. Jokalari askok Mundiala erakustoki bezala erabiltzen dute eta selekzio honetan ez dira gutxiago izango. Jokalari nabarmenak hauek dira: Taiwo, John Obi Mikel eta Martins.

-Taiwok, defentsa da eta abiadura ikaragarriarekin igotzen da erasora. Marselliako Olympiquean jolasten du eta Champions Leaguean ikusteko aukera izan zutenek bere potentziala ikusi zuten ziur. 2007ko Sub-20 urteko Kopa Mundialean hirugarren hoberen jokalaria aukeratura izan zen. Bigarrena John Obi Mikel izan zen eta lehena Messi.

-John Obi Mikelek, Nigeriako eta Chelseako pulmoi eta indarra da, erdialdean jolasten du eta jokalari bitxia da. Premier Leaguean oso ondo aritu da eta jokalari garrantzitsua bihurtu da. Azkenean Mundialean egongo da, hau esaten dut maiatzan interbentzio bat izan zuelako eta zalantzatan zegoen bere agerpena mundialean.

-Martins= Abiadura ikaragarria, oso oso arina da. Baloia hartzen duenean korrika hasten da eta ez dio inork harrapatzen. Milaneko Interrean aritu zen eta hor ospetsu egin zen, orain Wolfsburgon aritzen da.

HEGOALDEKO KOREA: Gutxik esaten dute selekzio honek lehenengo fasetik pasatuko dutela, baina badakigu nola diren Mundialak: edozein gauza gertatu ahal da. Hegoaldeko Korea orden handiko selekzioa da eta arina. Bere jokalariak ezezagunak dira, Asian jolasten dute gehienak, baina nabarmengarria da hau: ParkJi-Sung.

-Park Ji-Sungek, Mnachester Uniteden jolasten du duela 5 urte eta bere lekua aurkitu du talde handi honetan. Erdialdean jolasten du eta Alex Fergusonek asko erabiltzen du Premier Leaguean. Arina da eta nahiz eta gol asko ez sartu denboraldian lauzpabost gol egiten ditu, gehienak garrantzitsuak.

GREZIA: Selekzio txikia, baina entrenatzaile oso on batekin: Rehhagel. Selekzio txikia, baina denok gogoratzen dugu 2004ko Erokopan gertatutakoa: Greziak Eurokopa irabazi zuen, nork iragarri ahal zuen horrelako gauza bat?. Mundial honetan agian berriro harritzen gaitu Greziak, nork daki! Bere jokalri nabarmena Gekas da.

-Gekasek, Greziaren goleatzailea da. Mundialeko Sailkapenean gol asko sartu zituen, Europako selekzioen artean gol gehien sartu zuena izan zen. Greziak beste mirari bat lortu nahi badu Gekasen golak behar ditu, Greziaren aukera da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario