PORQUE QUEREMOS UN MUNDIAL EN ESPAÑA!!
TODOS CON LA CANDIDATUAR IBERICA!!
MANDAD VUESTRO APOYO DESDE AQUI!!

6 de junio de 2010

MUNDIALEKO IZARRAK TALDEKA (C)

Ostiralean hasiko da Mundiala!! 5 egun eta ikuskizuna hasiko da!! Aztertuko dugun talde honetan bi selekzio indartsuak daude: Ingalaterra eta Estatu Batuak. Bai ondo irakurri duzue, Estatu Batuak. Goazen C taldea aztertzera!!

C taldea:

INGALATERRA: Mundiala irabasteko apustu guztietan dago. Talde oso ona dute bai defentsan, bai erdialdean eta baita aurrealdean ere bai. Capellok selekzioaren entrenatzailea da eta zorroztasun askorekin eramango du bere taldea aurrerantz. Betidanik Ingalaterra egon da kinieletan, baina aurten arrazoi askorengatik. Lesioak eta eskandaluak atzean utzita, Ingalaterra Mundiala irabazteko gauza dira. Jokalari nabarmenenak betikoak dira: Gerrard, Lampard eta Rooney.

-Gerrardek, Liverpoolean dena da. Historiarako jokalaria da bai Liverpoolen eta baita Ingalaterran ere. Erdialdea bera antolatzen eta mugitzen du. Askatasun osoz jolasten du eta baloia bera izan behar du Ingalaterrari gauzak ondo ateratzeko. Pase oso onak ematen ditu eta gola du

-Lampardek, Gerrarden antzera du historiari dagokionez. Chelsean eta Ingalaterran historiarako jokalaria da. Erdialdean jolasten du, erasotzaile moduan: Mediapunta da. Gola du eta aurrelariei pase ikaragarriak uzten dizkie. Indartsua eta oso dotorea.

-Rooneyk, aurten esplozioa izan du. CR7 Manchester United-a uzti eta Rooneyren esplozioa gertatu da. Bere taldeko eta selezioko izarra da eta Europako aurrelaririk onenetarikoa, agian onena. Aurten 34 gol sartu ditu eta Messirekin egon da borrokan Urrezko Baloi lortzeko. Baina lesio bat izan zuen eta trofeoa ezin izan zuen eraman.

ESTATU BATUAK: Talde oso ona sortu dute eta Mundiala irabasteko aukerak ditu. Ausarta da hau esatea, baina nire ustez Mundial honetan "eskutaturik" dagoen selekzioa da. Talde indartsua da, erasora doana eta gol gutxi jasotzen duena. Selekzio handien aurka jolastu du eta erakutsi du bere potentziala. Konfederazioen Kopan oso paper garrantzitsua izan zuen eta Espainiari irabazi zion. Jokalari nabarmenenak hauek dira: Bocanegra, Donovan eta Dempsey

-Bocanegrak, esperientzia asko duen defentsa, kapitaina eta partidu gehien duen jokalaria EEBBn da. Fulhamean jolastu du eta bertan bere futbol hoberena aurkeztu zuen. Orain Frantzian jolasten du, Saint Ettienen. Mundialeko klasifikazio fasean gol asko sartu ditu naiz eta defentsa izan. Estatu Batuetako horma goleatzailea da.

-Donovanek, Estatu Batuetako motorea da eta kalitate gehien duen jokalaria bere selekzioan da. Ikaragarria da bere abiadura eta jokoari ematen dion arintasuna. Teknika oso ona du eta gol asko sartzen dituen jokalaria da. Gainera asistentzia asko ematen ditu.

-Dempseyek, goleatzaile arina eta trebea da. Ingalaterrako Fulhamean jolasten du eta aurten bere taldea aurrera eraman du Premierrean eta Euroap Leaguean. Bere selekzioan bera izanog da golak sartzen dituena.

ESLOVENIA: Mundial aurreko fasean sorpresa handienetariko bat izan zen Esloveniak. Errusiarrei Mundialetik kanpo utzi zuten, honek asko esaten du. Bere bigarren aldia da Mundialean da Esloveniarentzat. Bere jokalari nabarmenena Novakovic da.

-Novakovicek, Bundesligan jolasten du, Kolonian hain zuzen. 100 partiduetan 50 gol sartu ditu Kolonian, eta bertako kapitaina da. Bere papera funtsazkoa izango da Eslovenian.

ALGERIA: Bere lehen aldia Mundial batean izango da. Mundialean sartzeko Egiptori eliminatu zioten partidu dramatiko baten. Emapatatu zuten guztira Egiptorekin eta desenpateko partidua jolastu zuten, irabasten. Bere entrenatzailea, Saadane oso ospetsua eta errespetatua da. Jokalari nabarmenena Ghezzal da.

-Ghezzalek, goleatzaile gaztea da, Mundial aurreko fasean gol garrantzitsua sartu zituen eta Algeriako etorkizuna da. Italiako Sienan jolasten du eta bertan goleatzaile garrantzitsua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario