PORQUE QUEREMOS UN MUNDIAL EN ESPAÑA!!
TODOS CON LA CANDIDATUAR IBERICA!!
MANDAD VUESTRO APOYO DESDE AQUI!!

8 de junio de 2010

MUNDIALEKO IZARRAK TALDEKA (D)

2010ko Sudafrikako Mundialean 64 partidu jolastuko dira. Partidu hauetan parte hartuko dute 32 selekzio eta 736 jokalari! Izarrez beteko da Afrikako iparra. Hauek dira Sudafrikako Mundialaren zenbakiak. Goazen orain D taldeko jokalari eta selekzioak aztertzera!!

D taldea

ALEMANIA: "Babaroak" badaramate ia bi urte galdu gabe, Mundialaurreko fasean partidu guztiak irabazi dute. Sasoian dagoen taldea da, indartsua eta beste aukera bat Mundiala irabasteko. Erne alemandarrekin! Aurrealdean oso ondo daudelako eta defentsan dorre indartsuak dutelako. Selekzioaren jokalari nabarmenenak hauek dira: Lahm, Lukas Podolski eta Miroslav Klose.

-Philipp Lahmek, alboko defentsa da eta zelaiko banda berea egiten du. Behetik gora korrika egiten du partidu osoan eta bere paseak oso arriskutsuak dira. Beti arriskua eramaten du erasoan eta aurrelariei zentro ikaragarriak egiten dizkie. 26 urte ditu eta Bayerren jolasten du.

-Lukas Podolskik Alemaniako goleatzailea da, azken Eurokopan eta azken Mundialean erakutsi zituen bere golak eta bere kalitatea. Arina da eta oso trebea baloiarekin. Alemaniako Kolonia taldean jolasten du eta 25 urte ditu.

-Klosek, Podolskiren laguna da Alemaniako aurrealdean. Aurrelari indartsua, arina eta oso altua da. Kornerretan gol asko sartzen ditu, beti adi egoten da saltu ikaragarriak egiteko. Mundial eta Eurokopetan esperientzia du eta golak sartu ditu. Bayerren aritzen du eta 31 urte ditu.

AUSTRALIA: "O´sheek" Mundialean daude bere taldean lehenengoa geratuz gero, Mundialaurreko fasean oso ondo aritu dira Verbeek entrenatzaile holandarraren eskutik. Jokalari nabarmenenak hauek dira: Neill eta Tim Cahill.

-Lucas Neill Australiako kapitaina da eta Premier Leaguean 10 urte eman ditu. Defentsako liderra da. 32 urte ditu eta Evertonen aritu ondoren Galatasarayk fitxatu du aurten. 

-Tim Cahillek Australiako aurrelari goleatzailea da. Gol oso garrantzitsuak sartu ditu selekzioarekin, batzuk historikoak.  Evertonen jolasten du eta record bat du buruko golekin: Premierren urte eta erdi egon zen bakarrik buruarekin golak sartzen. Ikaragarria!

SERBIA: Mundialurreko fasean lehenengoa izan zen bere taldean, Frantzia zegoen talde horretan. Selekzio indartsua du eta Mundialeko sorpresa izan ahal da. Radomir Antic bere entrenatzailea da, ezaguna guretzako. Futbol oso ona erakutsi du Serbiak eta jokalari oso oank ditu, haien artean hauek dira nabarmenenak: Nemanja Vidic, Stankovic eta Jovanovic.

-Stankovicek, esperientzia handia du eta Milaneko Interrean 300 partidu jolastuta darama. Kapitaina da eta jokalari arriskutsua erasoan. Titulu asko irabazi ditu Italian eta aipatzekoa da hiru selekzioetan jolastu duela: Yugoslavian, Serbia eta Montenegron eta Serbian.

-Vidicek, Serbiako defentsarik onena da. Manchster Uniteden defentsaren liderra da, arina, teknikoa eta 28 urtekoa.

-Jovanovicek, jokalari oso trebea eta arina da. Mundialaurreko fasean gol garrantzitsuak sartu ditu eta Europako talde asko bere atzetik egon eta gero Liverpoolen amaituko du jolasten datorren denboraldian.

GHANA: Afrikako finalera ailegatu dute eta aurreladean kalitate handia dute. Erakutsi behar dute bere futbola aurrera doala eta ona dela. Essienek bere izarra da, baina lesio bat eduki eta gero Mundialetik kanpo geratu da. Honekin bere jokalaririk nabarmenena Appiah da.

-Appiahk, erdialdean jolasten du eta indartsua da. Bere herrialdeko jokalaririk nabarmenena da 10 urte daramalako selekzioan. Ghanako kapitaina da eta bere errendimendua Italian oso ona izan arren, oraindik ez dago bere bertsio hoberenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario